miércoles 13 de enero de 2010

'Gaztesarea.info'-k ixtea erabaki du, iazko polizia operazioagatik


Guardia Zibilak egindako operazioak "normaltasunez aritzeko oztopoak" ekarri dizkio gazteen webguneari, "aurrera jarraitzea ia ezinezko egiteraino", gaur oharrean jakinarazi duenez. 2003ko martxoan jarri zuten abian ataria, eta "gazteriak behar izan dituen tresnak" sortu ditu.

Albistea osorik irakurri nahi izanez gero, hemen behean klikatu!

jueves 7 de enero de 2010

Euskararen erabilera telebistan

Hona hemen, Aurkene Gil, Jonebati Zabala eta nik egindako bideolana. Gaur egun euskarazko telebista kateek ez dute arrakasta gehiegirik euren programazioa dela eta. Bideo honetan, ikuslegoa handitzeko zenbait gomendio ematen ditugu.

miércoles 6 de enero de 2010

Celda 211

Pasadan asteburuan, kuadrillan ez genuen plan interesgarririk, orduan lagun batekin Mega Park-eko zinemara joan nintzen. Nahiz eta plan sinple zamarra izan, nire planik gustokoenetako bat da eta kriston ondo pasatu genuen. Gauza da, nire lagunak Avatar film famatua ikusi nahi zuela baina nik ez, eta gainera 3 ordu zine aretoan sartuta... pufa... ez nuen nire burua hor ikusten. Orduan, Celda 211 film espainiarra ikustea erabaki genuen. Normalean ez ditut film espainiarrak atsegin, baina pelikula hark benetan harrituta utzi ninduen ze oso ona izateaz gain, aktoreak ere onak ziren. Beraz, euria egiten badu eta ez baduzue plan interesgarririk, zinemara joan eta Celda 211 ikusi! Merezi du eta!

video

lunes 28 de diciembre de 2009

Beste klasiko bat: Gone with the Wind

Gone with the Wind (Lo que el Viento se llevó gaztelaniaz)Margaret Mitchell idazle estatu batuarraren elaberrian oinarritzen den pelikula da. 1936. urtean Margaret-ek bere elaberria publikatu zuen eta kristoneko arrakasta lortu ostean, urte bereko ekainean zinemara pasatu zuten. Pertsonaia nagusiak Scarlett O'Hara (Vivien Leigh) eta Rhett Butler (Clark Gable) dira.
Pelikulak, Scarlett-en historia kontatzen du eta amodio pelikula dela esan daiteke. Amaiera ez da oso zoriontsua, baina pelikula benetan gomendatzeko modukoa da, zinearen historian benetan garrantzitsua den filma baita.

video

viernes 18 de diciembre de 2009

Jane Austen idazle ingelesaren klasikorik klasikoena

Gaur egun, zaila da era honetako amodio istorioak bizitzea eta baita jendearen gustukoak izatea ere, baina amodiozko elaberrien historian leku garrantzitsu bat betetzen duen Pride and Prejudice (Orgullo y Prejuicio gaztelaniaz) liburuak garai hartako eguneroko bizitzara eta benetako amodioaren mundura eramango zaitu. Nahi izanez gero, liburua irakurtzea ideia ona dela iruditzen zait eta irakurtzeko denborarik ez baduzu edo liburuak ez badituzu atsegin, Keira Knightley-k eta Matthew Mcfayden-ek sortutako pelikula ikus dezakezu. Nire iritzi merkean, oso film ona da baina benetan ona dena, elaberria da beraz, badakizu Olentzerori ze eskatu!

Hemen azpian, pelikularen trailerra utziko dizut, nahi izanez gero ikus dezazun baina ojo! ingelesez dago.

video

jueves 17 de diciembre de 2009